Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/09

EAJk BNGk UNTZI SEKTOREARENGAN EUROPAR BATASUNAK EZARRITAKO MUGAK KENTZEKO AURKEZTU DUEN MOZIOAREN ALDE EGIN DU

Xabier Albistur EAJko senatariak BNGk aurkeztutako mozioak sektorea finkatu eta sendotzen lagunduko duela adierazi du

rss Ezagutzera eman
Gaur arratsaldean hasi den Senatuko Osoko Bilkura BNGk aurkeztutako mozioak ireki du. Bertan, Goi Ganberak “Navantia enpresaren- FENE bereziki- lana antolatzeko neurriak hartzeko” konpromezua exijitu dio Exekutiboari. Onartutako mozioak, talde sozialistak (ezezkoa bozkatu du) eta Entesa Catalana del Progrés (abstentzioa) izan ezik, beste legebiltzar talde guztien babesa jaso du. Ekimenaren helburu nagusietako bat Navantia-Feneren lana ziurtatzea litzateke; izan ere, puntako teknologia izan arren, Europar Batasunak ezarritako mugek ez dute honen erabilera bermatzen. Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak, Xabier Albistur senatariaren bitartez egin du mozioaren defentsa; ahatik, emendakin bat aurkeztu du. Aldaketa honekin, Europar Batasunak murrizketak ez dizkio Navantia enpresari bakarrik kenduko, sektore guztiari baizik . Bere mintzaldian, senatari abertzaleak mozioa momentu egokian aurkeztu dela baietsi du eta sektorea finkatu eta sendotzeko balioko duela; izan ere “oraindik ez dago argi non dagoen esparru publiko eta pribatuaren arteko muga, eta ezta lan zamaren banaketaren logika”. Era berean untzi sektoreak muga tekniko eta operatiboak ezartzen dituzten trabak gainditu behar dituztela azpimarratu du, untziak egiteko eskaerak gora egin baitu Europa mailan.
Ezagutu Gure Senatariak