Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/10

BRAVOK NAZIOARTEKO URETAN DAUDEN UNTZIENTZAT SEGURTASUNA AREAGOTZEKO ESKATU DU

Víctor Bravo senatari jeltzaleak nazioarteko uretan dauden pirata armatuek eragindako egoera larria salatu du

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Senatuan ospatu de kontrol saioan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean EAJko bozeramalea den Victor Bravo senatariak Exekutiboari Somaliako uretan espainiar untziak babesteko neurriei buruz galdetu dio.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak Estatuko untziek bizi duten egoera larriari buruzko azalpena egin du; gaur egun Somaliako urak munduko arriskutsuenak direla baietsi du, piraten ekintza armatuen ondorioz. Zentzu honetan, azken hamabi hilabeteetan gertatutako berrogei erasoetako batzuk espainiar untziek jasan dituztela esan du. M

oratinos ministroak, bere erantzunean, Gobernuak fragata bat bidaltzeko asmoa duela esan du; era berean, egoera berdintsua jasaten ari diren herrialdeekin hitz egiten ari direla baieztatu du.

Bukatzeko, Bravo senatariak Ministrari Estatuko untzien segurtasuna bermatzeko neurriak eskatu dizkio Moratinos ministroari.
Ezagutu Gure Senatariak