Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/10

EAJk KATALUNIAKO ESTATUTUAREN ONARPENA OSPATU DU

Joseba Zubia, EAJko bozeramaleak, bere poza azaldu du estatutu berri honen onarpena dela eta. Era berean, “Kataluniar herriaren ordua iritsi dela” azpimarratu du.

rss Ezagutzera eman
Goi Ganberak gaur arratsaldean onartu du Kataluniako estatutu berria. Kontrako boz bakarra Alderdi Popularrarena izan da; abstentzioa, aldiz, Esquerra Republicana de Cataluñarena. Goi Ganberako legebiltzar talde guztietako bozeramaleak hitz egin ondoren, testuak 128 boz positibo jaso ditu; 125 negatibo eta sei abstentzio.

EAJko ordezkari moduan, Joseba Zubia bozeramaleak hitz egin du; pozik azaldu arren, testuak Kongresuan jasandako murrizkentengatik bere atsekabea adierazi du, eta “irailaren 30ean Kataluniako Legebiltzarrean onartu zenaren oso desberdina dela” esan du. Aitzitik, “berdintasunean ez erortzeko aurrerapausua dela” gaineratu du.

Zubiak Ibarretxek Kongresuan PSOErengandik jasandako tratua salatu du; bertan, Lehendakariak Euskadiko estatutu berria eman zuen aditzera, baina ez zitzaion inolako kasurik egin. Ahatik, ordezkari abertzaleak Kataluniar herriak bere ahotsa plazaratzeko ordua iritsi dela esan du; hala esan du bere bigarren eta azkeneko mintzaldian: “Kataluniari soilik dagokio bere etorkizuna erabakitzea”.

Amaitzeko, Zubiak senatari eta ministro ohia izan zen EAJko Manuel de Irujo jaunaren hitzak egin ditu bereak. Bertan, Kataluniarekiko bere solidaritate eta elkartasuna azaldu du: (hauexek dira Manuel de Irujoren hitzak)

“Un día entre los días, el Gobierno de la República presidido por Don Juan Negrín, del que formábamos parte el ministro catalán Ayguadé y yo como ministro vasco, promulgó tres decretos que examinados en conjunto, ofendían al ser catalán y a Catalunya. El ministro catalán dimitió como protesta contra aquel ataque. El ministro vasco dimitió por solidaridad con Catalunya. Esta solidaridad la mantengo hoy y en estas líneas la hago llegar a Catalunya en mi nombre y en el nombre de mis electores, como parlamentario”.
Ezagutu Gure Senatariak