Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/10

ELENA ETXEGOYENEK TRAFIKO ALORREAN EUSKADIRI FALTA ZAIZKION ESKUMENAK ESKATU DIZKIO EXEKUTIBOARI

Elena Etxegoyen EAJko senatariak Euskal Autonomia Erkidegoari espainiar estatuak trafiko alorrean eman behar dizkion eskumenak emateko formulak exijitu ditu

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Senatuan hasi den kontrol saioan, Barne saileanEAJko bozeramalea den Elena Etxegoyenek trafiko alorrean Euskadiri dagozkion eskumenak eskatu dizkio Pérez Rubalcaba ministroari.

Bere hitzaldian, Etxegoyen senatariak Euskadiko autoritateek orain arte egin duten kudeaketari buruz hitz egin du, “benetan positiboa” izan dela esanez; aitzitik, oraindik batzuk falta direnez, gestioa ez da nahi bezain ona.

Gainera, senatari jeltzaleak Trafiko Zuzendaritza Orokorrari emandako dokumentu bat aipatu du; testu horretan hainbat formula azaltzen zen eskumenak traspasatzeko. Rubalcaba ministroak senatariak eskatutakoa zehatz mehatz betetzea zaila izango dela adierazi du, baina “segurtasun batzordean” lantzeko hitza eman du; batzorde honetan Estatuko nahiz Euskadiko ordezkariak aurki ditzakegu. Hau guztia dela eta, Etxegoyen senatariak ministroarengandik gehiago espero zuela adierazi du. 
Ezagutu Gure Senatariak