Prentsa Aretoa
2006/05/24
EAJ KULTURA MINISTROAREKIN BILDUKO DA SALAMANCAKO DOKUMENTUEI BURUZ HITZ EGITEKO
Calvo Poyato ministroa dokumentuen inguruko gaiari buruz hitz egiteko bilduko da EAJko ordezkariekin . Gernika koadroari buruz hitz egitea espero dute baita ere.
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den kontrol saioan, Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak Zapateroren exekutiboari berriro ere eskatu dio euskaldunei Gerra Zibilean lapurtutako dokumentuen itzulera. Gogora dezagun gaur egun dokumentu horiek Salamancako Artxiboan daudela.
Javier Maquedak, Kultura Komisioan EAJko bozeramaleak, Calvo Poyato ministroari bere ministeritzaren asmoen ingurun galdetu dio.
Ministroak esan duenaren arabera, bere ministeritza legea betetzen ari da eta honi esker, dokumentuak bereak diren frogatzen duen edonori bueltatuko zaizkio. Maqueda senatariak, Alderdi Sozialistak duen jarrera gogorki salatu du; izan ere, Madrilen kasu handirik egiten ez duen bitartean, Patxi Lopez dokumentuen itzuleraren alde azaldu da azkenaldian; era berean, bai Eusko Legebiltzar eta baita hainbat udaletxetan PSE-Eek itun ugari sinatu du dokumentuen bueltaren alde.
Amaitzeko, Maquedak bilera bat eskatu dio Ministrari; zentzu honetan, Miren Azkarate Kultura saileko buruak eta Ibarretxe Lehendakariak egindako eskaria gogorarazi nahi izan du.
Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak, Javier Maquedaren bitartez eskaera bitan egin du azkeneko zazpi hilabeteetan; azaroan, Javier Maquedak aldarrikapen hau aspaldikoa dela esan zuen, eta Manuel de Irujo senatari ohiak 1978an idatzitako eskutitz bat erabili zuen froga moduan; bertan, dokumentuen bueltatzea exijitzen zuen; era berean, gaur egin duen moduan, Maquedak euskal gizarteak pairatzen duen diskriminazioa salatu zuen. Halaber, dokumentuak Euskadira eramateko aukera egongo ez balitz, beraien bila joango zirela baietsi zuen. Pasaden otsailean, kontrol saioan, Maquedak Rodríguez Zapaterok Kongresuan emandako hitza bete ez zuela salatu zuen; Presidenteak, orduan, Euskadik eta Kataluniak tratu berbera jasotzeko konpromezua hartu zuen.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19