Prentsa Aretoa
2006/06/07
BRAVOK LAGUNTZAK ESKATU DITU ANTXOA ARRANTZATZEN DUTEN PERTSONENTZAT
Víctor Bravo senatari jeltzalea Kode Zibileko 1902 artikuluan oinarritu da laguntzak exijitzeko; arau honen arabera, arduragabekeria edo utzikeriagatik kalte egiten duen orok kalte hori erreparatzera dago behartuta. Era berean, Administrazio Publikoak hartutako jarrera kritikatu du.
Senatuan gaur goizean ospatu den kontrol saioan, Nekazaritza eta Arrantza Komisioan EAJko bozeramaleak, Victor Bravok, Elena Espinosa ministrari antxoa arrantzatzen duten pertsonek jasoko dituzten laguntzei buruz galdetu dio.
Sailburuak laguntzak emateko araua egiteko asmoa dutela adierazi du; aitzitik, laguntza hauek ez dira guztientzat berdinak izango. Kasu bakoitza aztertuko dute.
Victor Bravok, laguntza ekonomikoei buruzko informazio zehatza exijitu du, eta bere defentsan, Kode Zibileko 1902 artikuluan oinarritu da; arau honen arabera, arduragabekeria edo utzikeriagatik kalte egiten duen orok kalte hori erreparatzera dago behartuta. Halaber, Administrazio zentralak “funtzionamendu okerra dela eta” duen erantzukizuna salatu du.
Senatari abertzaleak bere ezinegona azaldu du sektoreak azken hilabeteotan jasotako informazioaren ondorioz; autoritate europearrak abenduan kalaren irekiera Exekutibo frantses eta espainiarraren presioen ondorioa izan zela esan duten bitartean, estatu horietako gobernuek Europako Komisioak bere oniritzia eman zuela baieztatu dute.
Lehengo urteko ekainaren 22an Europako Komisioak Bizkaiako Golkoko kalaren itxiera agindu zuen, antxoaren biomasaren inguruko datuak benetan kezkagarriak baitziren. Abenduan, aitzitik, bai Gobernu espainiarrak eta baita frantsesak ere agindua bertan behera utzi zuten arrantzale, zintzialari eta Eusko Jaurlaritzaren iritziari kasurik egin gabe; muga 5000 tonetan jarri zuten; 4500 espainiar untzientzat eta 500 frantsesentzat (Arkatxoneko Akordioan oinarrituz).

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19