Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/14

MAQUEDAK UNIBERTSITATEEN AUTONOMIARI ZOR ZAION ERRESPETUA EXIJITU DIO CABRERA SAILBURUARI

Javier Maqueda, EAJko senatariak argi esan du Unibertsitateen Lege Organiko berriak eragile guztien adostasuna behar duela.

rss Ezagutzera eman
Mercedes Cabrera gaur arratsaldean egon da Goi Ganberan Unibertsitate Lege Organikoa aurkezteko. Bere mintzaldian, Hezkuntza ministrak lege berriaren zirriborroa azaldu du, EAJko legebiltzar taldeko kideek eskatu bezala.

Maquedak, bestalde, gazteen hezkuntzaren inguruko bere egonezina adierazi du. Zentzu honetan, Alderdi Popularrak eginiko legea eta baita orain dela hilabete gutxi onartu zen Hezkuntza legearen kontra azaldu da. Honen haritik, sailburuari Autonomia Erkidegoen papera kontuan hartzeko eskatu dio, hauexek baitira eskumenaren jabe; era berean, unibertsitateen autonomia errespeta dadin exijitu dio.

Edozein modutan, Maquedak oso jarrera positiboa azaldu du Cabrera sailburuaren aurrean eta bai berarekin eta baita EAJren laguntzarekin kontatuko duela baietsi du.Helburu nagusia hezkuntzarekin erlazionatuta dagoen komunitatea elkartuko duen lege bat egitea dela esan du.
Ezagutu Gure Senatariak