Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/21

ENERGIA BERRIZTATZAILEEN PLANA AURRERA ERAMATEKO MINISTERITZA EZBERDINEN BABESA ESKATU DU ALBISTUR SENATARIAK

EAJko Industria saileko bozeramaleak ministeritzen arteko koordinazioa areagotzeko eskatu du Energia Berriztatzaileen Plana (PER) aurrera eraman dadin. Proiektua oraindik ez da aplikatu organizazioa eta erregulazioa nahikoak izan ez direlako.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Xabier Albistur EAJko kideak Montilla ministroari PERaren aplikazioaren inguruan galdetu dio. Sailburuaren hitzak entzun ondoren, Albisturrek gai honek eragindako zalantzak eman ditu aditzera: inbertsio gaiak, sektore ezberdinen partehartzea, energia produkzioaren mugak eta Autonomia Erkidegoen arteko desadostasunak.

Era berean, Albisturrek ministeritza ezberdinen arteko koordinazio falta salatu du eta bizi dugun momentuaren garrantzia azpimarratu du. Hori dela eta, autoritate politikoen kontzientziazioa eskatu du PERa aplikatu eta energia hornikuntzaren arazoak ekiditeko. .
Ezagutu Gure Senatariak