Prentsa Aretoa
2006/06/21
ANASAGASTIK MARTXOAREN 11KO ATENTAUEN AUTORETZA ETA-ri EGOZTEN DION EBAZPENA ZUZENTZEKO ESKATU DU
Iñaki Anasagastik, EAJko senatariak, Nazio Batuen ebazpen honek duen informazioa “tamalgarritzat” jo du. Ezin ahantz dezakegu ebazen hau Ana Palacio Kanpo Harremanetako sailburu oihak bidalitako telegrama baten ondorioz onartu zela; idatzi honen arabera, atentatuaren errua ETA-rena izan zen.
Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Senatuko Mahaiko Lehenengo Idazkariak, Iñaki Anasagastik, Moratinos sailburuari Inocencio Ariasek eginiko adierazpenei buruz galdetu dio.
Atentatuak jazo bezain pronto, Ana Palaciok hainbat telegrama bidali zuen atzerrira erruduna ETA zela baieztatuz. Aitzitik, gero argi gelditu da talde islamistak izan zirela errudunak. Hala ere, ez zen inolako zuzenketarik egon espainiar autoritateen aldetik.
Honen aurrean, senatari jeltzaleak neurriak hartzeko eskatu du. Moratinosek, aldiz, ebazpenak aldaketarik onartzen ez dutela esan du, baina legebiltzarrean sortutako komisioak ateratako ondorioak Nazio Batuen egoitzara bidaltzea proposatu du.
Galderaren haritik, Anasagastik Arias jaunaren hitzak gogorki salatu ditu, Ana Palacioren jokabidea “baldartzat” jo baitzuen; senatariaren arabera hau ez da enbaxadore ohi eta kontsul baten jarrera egokia.
Amaitzeko, arazo honi nolabaiteko irtenbidea emateko exijitu du; “izugarrizko txapuza” bihur ez dadin.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19