Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/22

EAJk AURREKONTUEN EGONKORTASUN LEGEAREN ALDE BOZKATU DU

Senatuak gaur amaitu du bere jarduera aurrekontuen estabilitatearen legearen eztabaidarekin. Legeak talde guztien babesa jaso du, Partido Popularrak (ezezkoa bozkatu du) eta BNGk (abstentzioa) izan ezik. Proiektua Pedro Solbes Ekonomia ministroak aurkeztu du.

rss Ezagutzera eman
Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldean Xabier Albistur izan da alderdiaren iritzia azaldu duena.

Bere mintzaldian, senatari abertzaleak “zero defizita” lortu izana zoriondu dio Zapateroren exekutiboari; aitzitik, datu positibo hau egoeraren araberakoa dela esan du, eta ez diseinu ekonomikoaren ondorioa, “zuhurregia eta kontserbadoregia” dela baietsiz.

Edozein kasutan, EAJko ordezkariak Ekonomia ministeritzak landu beharreko hainbat gai eman ditu aditzera; inflazioa, interes tipoen igoera, dependentzia energetikoa, KPIa eta familien gehiegizko zorra.

Amaitzeko, Albistur senatariak Autonomia Erkidegoekin koordinazioa areagotzeko eskatu du, banaketa objektibo eta eraginkorra lor dadin.
Ezagutu Gure Senatariak