Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/20

BEHIN ARAZO TEKNIKOAK KONPONDU ONDOREN, GOBERNUAK EZ DU INOIZ ARRAZOI POLITIKORIK ERABILIKO "GUERNICA" BILBORA EZ ERAMATEKO

Joseba Zubia, EAJko senataria, itxaropentsu azaldu da koadroaren lekualdatze eta erakusketak eskatzen dituen exijentzia teknikoak betetzeko bitartekoak daudela uste duelako.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den kontrol saioan, Joseba Zubia EAJko bozeramaleak, Rodríguez Zapatero presidenteari “Guernica” koadroa Guggenheim museora eramateko aukerei buruz galdetu dio.

Bere mintzaldian, senatari jeltzalea orain arte Exekutiboak erabilitako argudioetan oinarritu da; Gobernuak arrazoi teknikoak soilik erabili baititu; gaurkoan, Presidenteak gauza berbera esan du, baina “gaurko egunera arte adituek”egindako iradokizunak" direla baietsi du.

Hitz hauen aurrean, EAJko senatariak teknologia berriek eta gaur egun ditugun bitarteko guztiek lekualdatze prozesua erraztu dezaketela gaineratu du. Zentzu honetan, aditu batzuek aditzera emandako oniritzia azpimarratu nahi izan du; hauen iritziz, koadroa ongi zainduz gero, ez legoke inolako arazorik lekualdatzearekin. Zehazki, senatariak David Bomford edo Ashley Smith jakitunak aipatu ditu; hauek esan zutenez, “dirua, planifikazioa eta denborarekin kontatuz gero, koadroa lekualdatzeko ez dago arazorik”. Zubiak eskatutakoaren arabera, “Guernica” lekualdatzeko arrazoi bakarra teknikoa izan behar du; ez politikoa eta ezta emozionala ere. “Adituak izan behar dira honi buruz hitz egin behar dutenak eta neurri egokiak hartu behar dituztenak”.

Amaitzeko, EAJko bozeramaleak momentu honetan koadraren lekualdatzeak izango lukeen garrantzia azpimarratu nahi izan du; izan ere, Gernikako bonbardeaketaren 70. urteaurrena eta Guggenheim museoaren 10. urteaurrena ospatu ezezik, Euskadi momentu itxaropentsua bizitzen ari da; bakea gertu ikusten den momentua, alegia.
Ezagutu Gure Senatariak