Prentsa Aretoa
2006/09/20
ALBISTUR: “TELEFONO MUGIKORRAREN MERKATUAK LIBERALIZAZIO AZKARRA BEHAR DU”
Xabier Albistur, EAJko senatarik Exekutiboak Telekomunikazioen Merkatuaren komisioak (CMT) adostutako erabakiak babestea eskatu du; onartutako erabaki hauek mugikorren deien prezioen jaitsieraz gain, operadore mugikor birtualen sarrera bermatuko du.
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den kontrol saioan, Industria Komisioan EAJk duen bozeramaleak, Xabier Albisturrek, galdera egin dio Joan Clos Industria ministro berriari. Galderaren helburua bere Ministeritzak telefonia mugikorraren inguruan duen iritzia ezagutzea izan da.
Bere mintzaldian, EAJko senatariak CMTk azkenaldian eginiko azken iradokizunak aipatu ditu; horien artean, prezioen jaitsiera mailakatua. Azken datuen arabera, CMTk %50eko jaitsiera onartu du datorren bi urteetarako. Aitzitik, bai operadore handiek eta baita Industria ministeritzak beren kexak azaldu dituzte neurri hauen aurrean.
Honen aurrean, Albistur senatariak Joan Closi bai Gobernuak eta baita CMTk ere elkarlanean aritzeko eskatu dio, kontsumitzaileen interesak bete nahi badituzte batik bat. Bere argudioen artean, senatari jeltzaleak Europako hainbat herrialdetan egindako iradokizunak aipatu ditu; %16, %30 eta %50a jaistea alegia.
Bestalde, Industria Komisioan EAJko bozeramaleak operadore berriak sartzeko aukerak aipatu ditu, operadora mugikor birtualak zehazki. Albisturren hitzetan, “prezioa hobetu eta kontsumitzailearentzat zerbitzua hobetzeko ezinbestekoak dira”. Honen haritik, Euskaltel eta Vodafonen arteko hitzarmenari buruz hitz egin du; honi esker, euskal enpresa nazioarteko merkatuan sartuko da. Horretarako, ezinbestekoa izan da operadora mugikor birtualaren lizentzia eskuratzea.
Bukatzeko, telefonia mugikorraren merkatuaren liberalizazioaren alde egin du Albisturrek, izan ere “CMTk presio ugari jasan du operadore berriak sar ez zitezen”.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19