Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/27

Senatuak aho batez onartu du EAJk Hondarribiako Aeroportuaren alde aurkeztutako mozioa

Víctor Bravo, EAJko senatariak, akordio honek egoera desblokeatzeaz gain aeroportuaren eraginkortasuna mantentzea lortuko duela adierazi du.

rss Ezagutzera eman
Senatuko Etxebizitza eta Sustapen komisioak atzo eguerdian eztabaidatu eta onartu zuen Víctor Bravo senatariak defendatutako mozioa.


Ekimen honek, euskal instituzioek aeroportuaren inguruan erabakitzen dutena betetzera behartuko du Estatuko Gobernua, eta legebiltzar talde guztien babesa jaso du.


Era berean, testuak obra guztien ondorioz sortutako gastuari aurre egitera behartuko dio Gobernu zentralari. Gogora dezagun OACIren - nazioarteko abiazio zibilaren erakundea- lege berrien arabera, aeroportu guztiek segurtasun tarte bat izan behar dute pistaren bi aldeetan; Hondarribiako aeroportuak, aitzitik, ez du neurri hau betetzen.

Ingurugiroa da mozioak lantzen duen beste puntu bat; akordioaren arabera, ahalik eta kalterik txikiena sortu behar zaio ingurugiroari.

Amaitzeko, orain arte Frantziarekin dagoen hitzarmena berrikusteko aukera irekitzera behartzen du Senatuak Zapateroren exekutiboa; helburu nagusia hegaldiak areagotzea da.

Víctor Bravo oso pozik azaldu da lortutako akordioarekin; bere hitzetan, "honek pistaren eraginkortasuna mantentzeaz gain, aeroportuak behar dituen aldaketak egitea lortuko du; hau da, erabilgarria den pistaren luzeera-1754 metro- mantentzea".

 
Ezagutu Gure Senatariak