Prentsa Aretoa
2006/09/27
Maquedak Navalari buruzko erabakia SEPIk inorrekin kontatu gabe hartu izana kritikatu du
Javier Maqueda, EAJko senatariak erabakiak hartzerakoan SEPIk sindikatuekin eta legebiltzarrean hartutako akordioak kontuan ez izatea kritikatu du; ezin ahantz dezakegu ontziolen esleipen edo adjudikazioa modu bateratuan egitera behartzen zuen akordioa lortu zela.
Enrique Martínez Robles, SEPIko presidentea Senatuko Ekonomia Komisioan egon da gaur arratsaldean Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak eskatu ondoren. Helburu nagusia Sestaoko La Navaleko ontziolen pribatizazio prozesuaren egoera ezagutzea zen.
Bere mintzaldian, Maqueda senatariak Martínez Roblesen jarrera kritikatu du; izan ere, Senatura etortzeko urtebete pasa du, eta ez da hau gertatzen den lehenengo aldia. Babcocken gaiari buruzko agerraldia eskatu zenean ere urtebete pasa zen Goi Ganbarara etorri bitartean. Gainera, oraingoan erabaki guztiak hartuta daudenean etorri da. Zentzu honetan, senatari jeltzaleak “SEPIk inorrekin hitz egin ez duela” esan du; “ez euskal enpresak ordezkatzen dituzten instituzioekin, ezta Eusko Jaurlaritzarekin ere”
Maquedak, era berean, Martínez Roblesek berriak komunikatzeko duen modua salatu du; gogora dezagun, ontziolen esleipena PSE-EEren egoitzan egin zela, nahiz eta Estatuko gaia izan.
Amaitzeko, erabakiak hartzerakoan sindikatuekin eta legebiltzarrean hartutako akordioak kontuan ez izatea kritikatu du; ezin ahantz dezakegu ontziolen esleipen edo adjudikazioa modu bateratuan egitera behartzen zuen akordioa lortu zela.
SEPIko presidentearen hitzetan, CNNren eskaintza hoberena da; halaber, esleipena bateratua egitea ezinezkoa izan da, eskaintza egokirik ez baitzegoen. Amaitzeko, euskal instituzioekin elkarlana bultzatzea ezinbestekotzat jo du Martínez Roblesek.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19