Prentsa Aretoa
2006/10/04
Anasagastik enbaxadoreek Gorteen kontrola izan dezaten eskatu du
Iñaki Anasagastik, EAJko senatariak, enbaxadoreekin egingo den hurrengo bilera Kongresuko eta Senatuko ordezkaritza bateratuarekin egiteko eskatu du
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den kontrol saioan, Mahaiko Lehen Idazkariak, Iñaki Anasagastik, Miguel Ángel Moratinos Kanpo Harremanetako Ministroari irailaren 4an Senatuan ospatu zen IV Enbaxadoreen Konferentziari buruz galdetu dio.
Anasagastik bere desadostasuna azaldu du bertan aukeratu zen formatu itxiarekin, eta hurrengorako iradokizuna egin du; bere ustez, ezinbestekoa da Kongresuan gertatu zen moduan, Senatuan ere eztabaida publikoa egitea; ondorioz, Kongresu eta Senatuko ordezkaritzak enbaxadoreekin bilera bateratua egiteko aukera iradokitu du.
Honen harira, senatari jeltzaleak horrelako ekitaldi batean egingo lukeen galdera azaldu du; honen arabera, enbaxadoreek Gorteen kontrola jasotzeko aukera planteatuko luke, Kanpo Zerbitzuaren erreformari erreferentzia argia eginez. Bere ustez, oso interesgarria izango litzateke hau horrela izatea.
Amaitzeko, ordezkari jeltzaleak Montevideon ospatutako Iberoamerikar Foro Interparlamentarioaren ospakizuna zoriondu du; gogora dezagun Foro hau lehenengoz Bilbon ospatu zela.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19