Prentsa Aretoa
2006/10/03
Energia berriztatzaileak bultzatzeko EAJk aurkeztutako mozioa onartu da Senatuan
Xabier Albistur, EAJko senatariak energia berriztatzaileen sustapena “betebehar” bat dela baietsi du, “ez borondatezko ekintza politikoa”
MOCIÓN TRANSACCIONAL SOBRE ENERGÍAS RENOVABLES
EGITARAUAK - 2006/10/03PLAN DE ENERGÍAS RENOVABLES 2005-2010
HAINBAT AGIRI - 2005/10/05
Senatuko osoko bilkura gaur arratsaldean hasi de EAJk aurkeztutako mozioaren eztabaidarekin. Ekimen honen helburu nagusia energia berriztatzaileen inguruan Gobernuak orain arte hartutako konpromezuak betetzea izan da. Ekimenak talde guztien babesa jaso du, PSOE eta Entesa Catalana del Progres izan ezik.
Xabier Albisturrek, mozioaren aurkezleak, ezinbestekotzat jo du gai honi buruz Gobernuak konpromiso irmo eta tinkoa hartzea hornikuntza bermatu eta beste estatuekiko dependentzia ez jasateko.
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak 7/2006 Errege Dekretuaren berrikuspenari buruz hitz egiten duen puntua onartu izana oso garrantzitsua dela adierazi du; Errege Dekretu hau uztailan argitaratu zuen Exekutiboak, Energia Berriztatzaileen Planean (PERean) onartutako ordainsariak eta primak aldatuz; aitzitik, ezin ahantz dezakegu Plan hau 2005eko abuztuaren 25ean onartu zuela Gobernu berak.
Gainera, mozio honen onarpenak elektrizitatea eragiteagatik prima eta ordainsarien berrikuspena egin beharko du, 54/1997 Legea betez; eta baita 436/2004 Errege Dekretua ere, hainbat sektorei emandako ordainsaria areagotzeko.
Amaitzeko, EAJko senatariak azken urteotan berriztatzaileen kontsumoak behera egin duela salatu du; 2003 urtean %7a zen bitartean, 2005 urtean ez zuen %5,9a gainditu.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19