Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/10/04

Bravok Estatuko kalak jasaten ari diren hondamendia salatu du

Víctor Bravok, EAJko senatariak, arrantza sektorearen erregulazioa eta kontrola areagotzea eskatu du; guztiek beteko dituzten neurriak hartzea alegia. Helburu nagusia sektorearen garapen jasangarria lortzea da.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean ospatu den Senatuko kontrol saioan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Komisioan EAJko bozeramale den Víctor Bravok, Elena Salgado Ministrari Estatuko chalet jasaten duten egoera larriari buruz galdetu dio.
 
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak kalen egoera gero eta okerragoa dela baietsi du; zentzu honetan, arazo honek kausa ugari duela adierazi du. Horien artean, sobreexplotazioa, legez kanpoko arrantza,  arrantzarako arte harraparien erabilera eta natura arrazoiak aipatu ditu.
 
Sobreexplotazioari bagagozkio, EAJko senatariak hainbat informe zientifiko azaldu ditu; horien arabera, espezieen  %60ak jasaten du sobreexplotazioa, edo, kasurik txarrenean, agortuta dago. %25a soilik dago egoera egokian. Honen harira, FAOk- Nazio Batuek elikadurarako duen organuak- 280 kalatik 250ek sobreexplotazioa jasaten dutela salatu du. Honen ondorio nagusia arrantzaleen aktibitatearen jaitsiera nabarmena da.
 
            Arazo honetaz gain, atzerriko herrialdetatik ekarritako arrainen inguruan hitz egin du; hauek ez dute inolako kontrolik jasaten, eta ez dituzte Estatuko arrantzaleek bete beharreko exijentzia berberak.
 
Arazo klimatikoak ere aipatu nahi izan ditu Bravok; honen haritik, senatariak itsasoko uraren berotzearen ondorioztutako arazoak aipatu ditu; izan ere, espezieen migrazio ugari sortzen du.
 
Era berean, atzerriko herrialdeek beraien flotekiko egiten duten kontrol eskasia salatu du, Frantziari erreferentzia zuzena eginez.
 
 
Bukatzeko, Bravok duela bi aste gizentzeko granjen inguruan egindako galdera aipatu du Bravok; itsasoko ekosistemari kalte handia egiten baitiote.
 
Bere mintzaldiaren azken puntu moduan, Víctor Bravok egoerari aurre egiteko hainbat soluzio aurkeztu dizkio. Horien artean, informe zientifikoen zenbakia areagotzea eskatu du; era berean, subentzioak ontzat jo baditu ere, epe laburrerako soluzioa dela baietsi du; “sektoreak ez du nahi laguntza publikotik bizi, bere lanetik baizik, betidanik egin duen moduan”. Halaber, erregulazio eta kontrolaren alde egin du Bravo senatariak.  
 
Bukatzeko, kalen egoerari irtenbidea emateko mozioa aurkeztuko duela adierazi du jeltzaleak. Hauxe datorren osoko bilkuran eztabaidatuko da, urriaren 17an hain zuzen.
 
 
Ezagutu Gure Senatariak