Prentsa Aretoa
2006/10/04
Nazioarteko adopzio prozesuetarako kontsulatuen zerbitzuak protokolo argiak izan ditzaten eskatu du Inmaculada Loroñok
Inmaculada Loroñok, EAJko senatariak, Moratinos ministroari udaran zehar Kongon hainbat familiek bizitako egoera ez errepikatzeko neurriak har ditzaten eskatu dio.
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den kontrol saioan, Inmaculada Loroñok, EAJko senatariak, ;Miguel Ángel Moratinosi Kongoko Errepublika Demokratikoan adopzioen inguruan sortutako polemikari buruz galdetu dio.
Bere mintzaldian, EAJko senatariak tramitazioan zehar sortutako arazoak ezaguteko nahia azaldu du. Zentzu honetan, hara joandako hainbat familiak bizitako egoera berriro jasan ez dezaten neurriak hartzeko eskatu dio.
Egoera horren kausa nagusia Kongon dagoen ezegonkortasuna dela baietsi du Ministroak; ezin ahantz dezakegu bertan bi gobernu daudela; bata, Kongoko Errepublika Demokratikoa-Kinshasa-eta bestea, Kongoko Errepublika-Brazzaville; bakoitzak bere berezitasunak dituelarik; bai familia kodeetan, eta baita adopzio legeetan ere.
Gainera, Kontsulatuko zerbitzuek prozesuaren azken fasean soilik parte hartzen dutela goograrazi dio Loroñok ministroari, ez beste momentuetan; Kongon beste momentu batzuetan esku hartu baitzuten.
Gertatutakoa aztertu ondoren, senatari jeltzaleak kontsulatuko zerbitzuek nazioarteko adopzioetan protokolo argia izan dezaten eskatu du; protokolo hauek Hayako Hitzarmenaren arabera eginez. Xede nagusia bai familia eta baita haurren eskubidea bermatzea da.
Ministroak zerbitzu hauen lana eta prozedura hobetzeko konpromisoa hartu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19