Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/10/17

Legez kanpoko arrantza eta sobreexplotazioari aurre egiteko EAJk aurkeztutako mozioa aho batez onartu du Senatuak

Víctor Bravok, EAJko senatariak, talde guztiek onartutako ekimen hau Estatu mailako konpromisoa dela baietsi du; “ arrantza sistema suntsigarrien aurrean metodo jasangarri eta arduratsuak erabiltzeko akordioa hain zuzen”

rss Ezagutzera eman

Gaur arratsaldean Senatuan hasi den osoko bilkuran Víctor Bravok (EAJ) aurkeztutako mozioa eztabaidatu dute lehenengoz. Bertan, kalak jasaten ari diren egoera larriari buruz aritu dira.

Ekimena pasaden urriaren 4an azaldutako interpelazioaren ondorioz aurkeztu du EAJk, eta Gobernuari legez kanpoko arrantza eta sobreexplotazioa ekiditeko neurriak hartzeko eskatu dio.


Víctor Bravok, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako komisioan EAJko bozeramaleak, erabaki azkarrak hartzeko beharra azpimarratu du.

Akordio honen arabera, Senatuak hainbat gauza eskatu dizkio Exekutiboari: “legez kanpoko arrantza eta sobreexplotazioaren aurkako neurri zehatzak hartzea”, “sobreexplotazioa jasaten duten kaletan arrantza metodo intentsiboengan kontrol zorrotza eragitea”, “ikerketa gehiago egitea”. Zentzu honetan, TACa betetzea, espezieen neurrien errespetua eta atzerriko herrialdeek egindako arau-hausteen jarraipena egitea ere eskatu dute legebiltzar talde guztiek.

Amaitzeko, Bravo senatariak atun gorria jasaten ari den egoera gogorra salatu du; dinamika suntsitzaile hau pairatzen ari den ikurra hain zuzen. Atlantikoko Atuna mantentzeko Nazioarteko komisioak salatu duenez, muga 36000 tonetan dagoen bitartean, urtero 50000 tona arrantzatzen dira.
.

Víctor Bravok bere poza azaldu du lortutako akordioarekin, eta Gobernuari lehen bait lehen betetzeko eskatu dio.



Ezagutu Gure Senatariak