Prentsa Aretoa
2006/10/18
Víctor Bravok Loiolako kuartelen kokapena aldatzeko eskatu du
Víctor Bravok, EAJko senatariak, Loiolako “kuartelen zaharkitzapen eta erabilpen urria” salatu du. Honen aurrean, kuartelak tokiz aldatzeko eskatu dio Defentsa Ministeritzari.
Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Víctor Bravok, EAJko senatariak José Antonio Alonso Defentsa ministroari Loiolako kuartelek jasaten duten zaharkitzapen egoerari buruz galdetu dio.
.
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak, zaharkitzapenaz gain, kuartelen erabilpen urria salatu du; eta Defentsa Ministeritzaren jarrera ulertzen ez duela gaineratu du:
“helburu militarrerako 17 hektarea erabili eta langile gutxiegi egotea”, alegia.
Honi irtenbidea emateko, EAJko senatariak kuartelak lekuz aldatzea ezinbestekoa dela baietsi du.. Honekin, donostiar hiritarrek pairatzen duten etxebizitza arazoari soluzioa emango litzaioke; bertan etxebizitza sozialak egiteko aukera baitago.
Ministroak, aitzitik, ez dio eskakizunari jaramonik egin, kuartel horiek beharrezkoak baitira “defentsa nazionalarentzat”. Baieztapen honen aurrean, senatari jeltzaleak Ministeritzaren jarrera “donostiarrei iseka” egitea dela esan du.
Gai hau azken urteotan bai Donostian eta baita Estatu mailan ere oso eztabaidatua izan da; azkenengoz, Bravo senatariak egindako galderaren ondorioz. Bertan, langile kopuruari buruz galdetu zion Bono ministroari; honek, aitzitik, ez zion erantzunik eman.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19