Prentsa Aretoa
2006/10/24
Albisturrek Europaren nortasunari buruzko eztabaida berriro irekitzea eskatu du
Xabier Albisturrek, EAJko senatariak Rafael Estrella (PSOE), Jorge Moragas (PP) eta Gaspar Llamazares (IU) diputatuekin batera mahai inguru batean parte hartu zuen. Bertan, Espainiak atzerrian dituen interes estrategikoei buruz hitz egin zuten.
Xabier Albisturrek bere mintzaldia Europaren nortasunean, inmigrazioan eta arazo energetikoan zentratu zuen. Zentzu honetan, ordezkari jeltzaleak nortasunari buruzko eztabaida berriro irekitzearen alde egin zuen; “gizabanakoaren garrantzia azpimarratzen duen Europa sozialari” buruz alegia. Horrela, “Konstituzio proiektuaren aurrean bizi dugun zalantza egoerari aurre egiteko aukera legoke”.
Era berean, Albistur inmigrazioari buruz jardun zen. EAJko senatariaren arabera “arazo hau gardentasun osoz landu behar da”; izan ere, “inmigrazioaren arazoa, pobrezia arazoa da”. Honen aurrean, “ezinbestekoa da Europa mailako akordioa lortzea; eragile sozial eta politiko guztiak elkartuko dituen akordioa alegia”, gaineratu zuen Albisturrek.
Amaitzeko, senatari jeltzalea energiari buruz aritu zen; bere hitzetan, “energia politika bateratua egitea ezinbestekoa da atzerriko dependentzia izan ez dezagun”. Zentzu honetan, energia berriztatzaileen alde egin zuen Albisturrek, eta baita energia nuklearraren arazoa lehen bait lehen konponbidea bilatzeko eskatu zuen.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19