Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/10/25

Albistur: “ Heziketa iraunkorra ezinbestekoa da prestatutako langileak izateko”

Xabier Albistur, EAJko senataria gaur goizean “Espainiako enpresa heziketa eta kulturari” buruzko jardunaldi batzuetan egon da Murtzian. Bertan, heziketa iraunkorraren alde egin du.

rss Ezagutzera eman
Jardunaldiak Murtziako unibertsitatean ospatu dira, eta Industria, Turismo eta Merkataritza Komisioko bozeramaleak bertaratu dira. Bertan, Espainiako enpresaritza kultura eta heziketa landu dituzte.

Senatari jeltzalearen arabera, “Espainiako lan merkatuak ez du heziketa baloratzen”. “Gaur egun aintzakotzat hartzen den gauza bakarra lan munduan lehen bait lehen sartzea da, kualifikazioa kontuan izan gabe”. Honen aurrean, heziketa bultzatzea ezinbestekotzat jo du Albisturrek.

Komisioko presidenteak, Albisturrek, hainbat datu azaldu ditu bere argudioak babesteko; hauen arabera, “Espainian unibertsitatean hasten diren %30ak ikasketak amaitu aurretik uzten ditu”. Arrazoi nagusia lana aurkitzea eta motibazio falta dira.
.


Ezagutu Gure Senatariak