Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/08

EAJk betoa ezezik, 66 emendakin aurkeztu dizkio Dependentzia Legeari

Inmaculada Loroño, EAJko senatariak “ Legeak aldarrikatzen dituen titulu eta helburuak (gizabanakoaren autonomia sustatzea eta dependentzia kasuetaz arduratzea) betetzen ez direla” baietsi du.

rss Ezagutzera eman
EAJk betoa ezezik, 66 emendakin aurkeztu dizkio Dependentzia Legeari

ARGAZKIA JAITSI

CiU eta EAJko Senatuko legebiltzar taldeek gaur goizean prentsaurrekoa eman dute Dependentzia Lege Proiektuari buruz duten iritzia plazaratzeko. Gogora dezagun bi alderdi abertzaleek betoa aurkeztu dutela. Prentsaurrekoan, EAJko Inmaculada Loroño eta CiUko Jordi Casas egon dira.

Inmaculada Loroñok, Senatuko Osasun Komisioan EAJko bozeramaleak, legeak minusbaliatuen artean egiten dituen bidegabezko diferentziak salatu ditu. “Legeak ez ditu zailtasunak dituzten hainbat pertsona kontenplatzen; ez menpenkotasun gutxi dituztenak, eta ezta asko dituztenak ere”. Zentzu honetan, senatari jeltzaleak Legeak “pertsona guztiak berdin tratatu behar dituela” adierazi du, “adina eta zailtasunak kontuan izan gabe”.


Gainera, Inmaculada Loroñoren hitzetan “Legeak helburu koherente eta onak izan arren, artikuluen garapenak hori aurrera eramatea ahalbideratu behar du, eta Proiektu honek ez du errazten”. “EAJren helburua Legeak bai minusbaliatuen eta baita beraien familien bizi kalitatea hobetzea dela”, gaineratu du senatari abertzaleak. “

Era berean, Loroñok, Legeak autonomia erkidegoen eskumenak urratzen dituela gogorki salatu du; horien artean, gizarte segurantza aipatuz.


Ezagutu Gure Senatariak