Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/12/20

Solbesek Babcock enpresa datorren urteotan bideragarria izatea espero du

Pedro Solbes, Ekonomia Ministroak, Javier Maqueda senatariari “Industria Plana egokitu eta moldatu ondoren” ezkerraldeko enpresa bideragarria izango dela esan dio

rss Ezagutzera eman
Solbesek Babcock enpresa datorren urteotan bideragarria 
izatea espero du

ARGAZKIA JAITSI


Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Javier Maquedak, EAJko senatariak, Pedro Solbesi, Ekonomia ministroari, Babcock expresaren inguruan galdetu dio, izan ere, ATB/Austrian Energyk aurrera eraman behar zuen Industria Plana ez da betetzen ari.


Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak “Austrian Energy enpresak inbertsio, finantziazio eta lan karga konpromezu guztiak hautsi dituela” baietsi du, eta honen aurrean enpresaren bideragarritasuna bermatzeko neurriak hartzeko eskatu du.

Pasaden astean argitaratutakoaren arabera, SEPIk Babcockekiko tutoretza bi urtez luzatzeko eskaitnza egin die sindikatuei. Maquedaren ustez, “benetan harrigarria da egoera hau”.


Maquedak “SEPI eta ATB/Austrian Energyk aurrera eraman behar zuten Plana behin eta berriro bete gabe geratzen ari dira, eta hauxe esan du austriar enpresak berak”.

EAJ eta Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak behin eta berriro egin du honen inguruan lana, eta enpresaren pribatizazio prozesua “giza deskapitalizazio batean buka ez zedin” eskatu du hamaika bider.

Amaitzeko, Maqueda senatariak bere mesfidantza agertu dio Solbesi SEPIk bi urte gehiagoz Babcocken tutoretza izateari buruz. Maquedaren ustez, honekin “arazoa langileei pasako zaie, eta gainera, 400 langile izatetik, 80 soilik geratuko dira”. Ondorioz, “SEPIk ez du inolako erantzukizunik izango eta austriarrek aktiboekin espekulatzeko aukera izango dute”.

Ekonomia komisioko bozeramaleak, berriro ere, Babcocken bideragarritasuna bermatzeko euskal instituzioen lankidetza eta laguntza eskaini dio Solbesi.
Ezagutu Gure Senatariak