Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/12/20

Loroño: “Anisakisaren ondorioz sortutako alarma gehiegizkoa da”.

Inmaculada Loroño, EAJko senatariaren ustez, Gobernua aurreratu egin da Errege Dekretua onartzerako garaian; honen arabera, taberna eta jatetxeek gordinik kontsumituko den arraina izoztu beharko dute.

rss Ezagutzera eman
Loroño: “Anisakisaren ondorioz sortutako alarma gehiegizkoa da”.

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean hasi den kontrol saioan, Inmaculada Loroño, EAJko senatariak, Elena Salgadori, Osasun ministrari alegia, gordinik kontsumitu behar den arraina bai taberna, jatetxe eta elkarteek izoztera behartzen duen Errege Dekretuari buruz galdetu dio. Ministeritzak emandako argudioen artean, arrainean egoten den parasitoak –anisakisak- osasun arazo ugari sortzen dituela aurkitzen da.

Salgado ministraren hitzetan, Errege Dekretu hau onartzeko arrazoia urtarrilaren batean Europan indarrean sartuko den arautegia betetzea da. Era berean, helburua herritarren osasuna zaintzea dela gaineratu du.

Loroñoren hitzetan, hau ez da anisakisari aurre egiteko neurri egokiena, “behar ez den alarma soziala sortu baita”. Zentzu honetan, nazioartean oso baloratuta dauden euskal jatetxeengan izan dezakeen ondorioei buruz hitz egin du Loroñok, arrain freskua saltzen duten jatetxeengan alegia. Gainera, Eusko Jaurlaritzak arrainaren kontsumoa areagotzeko atera berri duen kanpainia ere aipatu du; “Estatuak arrainaren kontsumoan prebentzioa eskatzen duen bitartean, Euskadin kontsumoa areagotzeko eskatzen ari da”.

Amaitzeko, senatari jeltzaleak “Errege Dekretua berriro begirazeko” eskatu du “jatetxeekin eta Autonomia Erkidegoekin hitz egin ondoren”; bere ustez “informazioa eta hezkuntza dira prebentziorako arma egokienak”.

Anisakisen larbek digestio aparatuan min handia egin dezakete arraina gordinik kontsumituz gero, betiere arrain horrek anisakisa badu behintzat.






Ezagutu Gure Senatariak