Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/12/20

Etxegoyenek bere etsipena azaldu dio Moratinosi Sahararen autodeterminazio eskubidearen alde egiten zen Nazio Batuen Deskolonizazio Batzordean Espainiaren abstentzioaren aurrean

Elena Etxegoyenek, EAJko senatariak Miguel Ángel Moratinosi apirilean Senatuan onartu zen mozioa gogorarazi dio. Honen arabera, bai nazioarteko erakundeetan, eta baita Nazio Batuen erakundean ere, Gobernuak Sahararen autodeterminazioaren alde egiteko konpromezua hartu zuen.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Elena Etxegoyen, EAJko senatariak, Miguel Ángel Moratinosi Nazio Batuen IV.Batzar Nagusian Espainiak bozkatutakoari buruz galdetu dio; Sahararen autodeterminazioaren alde egiten zen bozketa horretan, Espainiako ordezkariak abstentzioa bozkatu zuen.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak, bere etsipen eta harridura azaldu dio egoera honen aurrean, izan ere, Frantziak eta Marokok bezalaxe bozkatu zuen. Ondorioz, apirilaren 25ean aho batez Senatuan onartu zen mozioa ez du bete Espainiako exekutiboak; honen arabera, bai nazioarteko erakundeetan, eta baita Nazio Batuen erakundean ere, Gobernuak Sahararen autodeterminazioaren alde egiteko konpromezua hartu zuen.

Moratinosek emandako argudioa bi aldeen (Frente Polisarioa eta Marokoren) arteko desadostasunaren aurrean elkarrizketa sustatzeko desioa izan da. Aitzitik, Etxegoyenen ustez ministroaren erantzun honek “defenditu ezin daitekeena defenditzen du”.
Ezagutu Gure Senatariak