Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/01/11

EAJk Elena Espinosari Bruselan antxoaren inguruan onartu den akordioa azaldu dezan eskatu dio

Ekimen hau bai Kongresuan eta baita Senatuan ere talde jeltzaleak egindako ekarpenei gehitu zaio. Victor Bravok, Nekazaritza eta Arrantza saileko EAJk Senatuan duen bozeramaleak esan duenez: “Bruselan hartutako erabakiak ez ditu ez arrantzaleen eta ez zientzialarien iradokizunak kontuan hartu”. Kalak ekainera bitartean egon behar zuen itxita; akordio honek, haatik, apirilaren erdialdean arrantza egitea ahalbideratzen du.

rss Ezagutzera eman
EAJk Elena Espinosari Bruselan antxoaren inguruan onartu den akordioa azaldu dezan eskatu dio

ARGAZKIA JAITSI

Victor Bravok, Goi Ganberan EAJko Nekazaritza eta Arrantza Komisioko bozeramaleak hainbat adierazpen egin du Europako Batasunak onartu berri duen akordioarekin erlazionatuta. Honen arabera, Europako Batasuneko Ministro Kontseiluak antxoen kalak ekainera bitartean itxita mantentzea onartu du, baina apirilaren 15etik ekainaren 15era bitartean “arrantza esperimentala” aurrera eramatea onartu du; prozesu honetan Kantauriar itsasoko 20 itsasontzi eta Frantziako beste zortzi egongo lirateke.


Egoera honen aurrean, arrantzaleek gogorki kritikatu dute akordio hau, eta Espinosarekin bilera bat izatea eskatu dute.

Erabaki honi erantzuna emanez, Senatuko EAJko legebiltzar taldeak Elena Espinosak akordioa zehatz mehatz azal dezan eskatuko dio.


Gogora dezagun urtarrilaren 4ean, Josu Erkorekak, EAJko Kongresuko bozeramaleak, Elena Espinosa ministraren agerraldi azkarra eskatu zuela. Bere aburuz, “ antxoa populazioaren egoera benetan larria da, eta arrantzale frantsesak lanera irteten badira, ondorioak ez dute atzera buelta izango”.



Ezagutu Gure Senatariak