Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/19

EHUko Errektoreak unibertsitateen autonomia errespetatzeko eskaera egin du


Senatuko Hezkuntza eta Zientzia Komisioak unibertsitatearekin erlazionatutako hainbat aditu jaso ditu Unibertsitate Proiektu Legeari buruz hitz egiteko. Horien artean Juan Ignacio Pérez Iglesias, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Errektorea egon da, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak eskatuta.

rss Ezagutzera eman
EHUko Errektoreak  unibertsitateen autonomia errespetatzeko eskaera egin du

ARGAZKIA JAITSI

Bere mintzaldian, EHUko Errektoreak Lege Proiektu honek 2001ean Alderdi Popularrarekin egindakoa “modu esanguratsuan hobetzen duela” adierazi du. Zentzu honetan, irakaslea modu iraunkorrean izateko Doktore titulua izateko derrigorpena positibotzat jo du. Era berean, akreditazio sistema habilitazioarenagatik aldatzea ere ontzat jo du.

Aitzitik, Pérez Iglesiasek kalitatea hobetzeko oraindik ere hutsune ugari dagoela baietsi du. Honen harira, Errektoreak unibertsitateko ezagupenak enpresara transferitzeko oztopoak kentzeko ahalegina egin behar dela esan du.

Errektoreak, era berean, irakasle izateko bi moduak batean bilakatzeko beharra adierazi du; bai funtzionarioena, edo kontratuarena; bien arteko bateraezintasuna azpimarratuz.

Amaitzeko, Pérez Iglesiasek unibertsitatearen autonomiaren aldeko defentsa egin du, irakaslegoaren promozioa bere eskuetan uzteko, alegia.

Ezagutu Gure Senatariak