Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/21

Javier Maquedak Solbesi Babcokeko langileen etorkizunarekin gehiago jolas ez dezan eskatu dio

Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Javier Maquedak, EAJko senatariak, Pedro Solbes Ekonomia Ministroari Babcock enpresaren inguruan galdetu dio berriz ere; oraingoan, SEPIk egindako azken adierazpenei buruz. Erakunde publikoak esan duenaren arabera, Babcock enpresa eta sindikatuen arteko bitartekaritza lana amaitutzat jo du, eta, ondorioz, Industria Plana bertan behera gelditu da.

rss Ezagutzera eman
Javier Maquedak  Solbesi Babcokeko langileen etorkizunarekin gehiago jolas ez dezan eskatu dio

ARGAZKIA JAITSI

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak Solbes ministroari hainbat gauza azaltzeko eskatu dio; horien artean, Industria Planaren betetzeari buruz galdetu du. SEPIk Industria Plana pasaden urtarrilaren 30ean amaitzen zela esan du; aitzitik, datua ez da zuzena, epea datorren urtean amaitzen baita. Honen harira, Maquedak austriar enpresariek Plana ez betetzea kritikatzeaz gain, SEPIk azaldu duen axolagabekeria salatu du. Era berean, Estatuko Kontu Auzitegiak esan zuena gogorarazi dio Ministroari; auzitegiak SEPIri enpresa likidatzeko eskatu zion, Planaren exekuzioan irregulartasunak baitzeuden.

Solbes Ministroak behin eta berriro “Babcock enpresa pribatua” dela errepikatu du, baina Maquedak, azken urteotan Estatuko laguntza ugari jaso duela azpimarratu du. Gainera Euskadiko Auzitegi Nagusiak emandako epaia aipatu du; honen arabera, “Babcock enpresaren akzionista nagusia ez da ATB, SEPI baizik”.

Era beran, langileek SEPIn integratzeko egindako demandekin gertatuko dena galdetu dio, eta baita kereila penalarekin egingo dutena ere. Kereilaren funtsa maula, dokumentuen faltsukeria eta bidegabezko jabetza dira.

Senatariak higiezinen inguruko zalantzak agertu dizkio Solbesi, espekulazioaren beldur; Maquedak austriarrek oraindik ere euro bakar bat jarri ez dutela baietsi du.

Ondorioz, Maquedak SEPI jo du Babcock enpresaren egoeraren errudun.

Amaitzeko, atzoko egunean Zenarruzabeitia Lehendakariordeak emandako berriagatik poztu da senataria; honen arabera, “Euskadik azken sei urteotako igoera nabarmenena izan du aurten, eta Europako Batasunako errenta %25ean gainditu du azken 13 urteotan igoera jarraia izanez”. Aitzitik, egoera askoz hobea izango litzatekela azpimarratu du, SEPIk eta Estatuko Gobernuaren kudeaketa hobea izan balitz.


Ezagutu Gure Senatariak