Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/21

Bravok motoziklisten istripuen kopurua jaitsi dadin neurriak har daitezen eskatu du


Víctor Bravok, EAJko senatariak, errepideen ondorioz gertatutako istripuetan urtero 800 hildako eta 32000 zauritu suertatzen dela esan du. Honen aurrean, “neurri irmo eta urgenteak” hartzeko eskatu du.

rss Ezagutzera eman
Bravok motoziklisten istripuen kopurua jaitsi dadin neurriak har daitezen eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Víctor Bravok, EAJko senatariak, Magdalena Álvarezi, Azpiegutura Ministrari motoziklistek Estatuko errepideetan duten segurtasun gabeziari buruz galdetu dio. Senatariak emandako datuen arabera, “urtero 800 hildako baina gehiago eta 32000 zauritu izaten da errepideetan” eta horietako %44a azpiegituren ondorioz izaten da. Hori dela eta, arazoa “oso larria” dela esan du.

Honen aurrean, Bravok “Estatuan norma orokorrik ez egotea” salatu du, eta neurri guztiak “Administrazio bakoitzaren esku daudela” gogorki kritikatu du. Zentzu honetan, Bravok “ekintza puntualak besterik ez daudela” baietsi du. Gipuzkoaren kasua aipatu nahi izan du senatariak, izan ere, istripuen kopuruak behera egin du segurtasunean inbertsioak egin direlako.

Hildako eta zaurituen kopuru “lotsagarriaren” aurrean, Víctor Bravok “neurri irmo eta urgenteak” hartzeko eskatu dio Ministrari, eta Estatuko moto tradizioa gogorarazi dio, 4,5 milioi erabiltzaile daudela esanez.


Álvarezek Gobernua Plan bat diseinatzen ari dela esan du, eta segurtasuna legealdi honetako lehentasuna dela eman du aditzera.


Ezagutu Gure Senatariak