Prentsa Aretoa
2007/02/21
Xabier Albisturrek mugikorren enpresen arteko benetako konpetentzia berma dezan eskatu dio Gobernuari
Gaur goizean Senatuan hasi den kontrol saioan, Xabier Albisturrek interpelazioa egin dio Joan Clos Industria saileko ministroari. Galderaren edukina telefonia mugikorraren tarifen igoeraren aurrean Exekutiboak hartu beharreko neurrien ingurukoa izan da.
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak gaur egun bai sektoreak eta baita kontsumitzaileak bizi duten egoeraren analisi sakona egin du.
Lehenengoz, azkenaldian argitaratutako berrien inguruan hitz egin du; zentzu honetan, operadoreen “gardentasun falta eta zerbitzu eta transmisioaren kalitate eskasia” salatu ditu. Halaber, kontratazio arazo eta mobilitate zailtasun eta oztopoak gaitzetsi nahi izan ditu.
Ondoren, Gobernuaren jarrerari buruz aritu da; Administrazioaren erantzun faltari buruz alegia. Senatariaren aburuz, “ez du erantzun azkarra eman, eta gainera, inor ez da erantzule aurkeztu nahi izan merkatuaren gehiegikeria honen aurrean; tarifa eta prezio publikoak daudenean, Gobernuak hiritarra oso ongi zaintzen du, botoa ematen baitio; aitzitik, prezioak pribatuak direnean, Gobernuak konpetentzia eta askatasuna erabiltzen ditu argudiotzat bertan eskumenik ez duela esanez; ahatik, kontuan izan behar du azken finean hiritarra dela kasu honetan ere botoa ematen diona, ez enpresa”.
Amaitzeko, kontsumitzailei buruz aritu da. Honen harira, hauen ekonomia larriki minduta gerta litekela ohartarazi nahi izan dio Clos ministroari, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen lege berria erabat baliogabetzen baitu; gogora dezagun Lege berri honek tarifa erabileraren arabera ezartzera behartzen zuela, biribiltzea debekatuz.
Ondorioz, Xabier Albisturrek “telefono mugikorraren tarifak igo ez daitezen neurriak har ditzan eskatu dio Gobernuari” eta mozio bat aurkezteko asmoa azaldu du.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19