Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/22

Joseba Zubia Indian izango da Senatuko ordezkaritza batekin

Joseba Zubia, EAJko Goi Ganbarako bozeramalea, Indiara abiatuko da bihar Senatuko bozeramale eta Mahaiko kideekin. Bidaiak otsailaren 23tik martxoaren 4ra arte iraungo du, eta bertan hainbat ekintza kultural eta instituzional izango dituzte.

rss Ezagutzera eman
Iritsi bezain laster, Espainiako enbaxadorearekin bilduko dira, Carlos Rafael Conde de Sarorekin, alegia. Gainera, Legebiltzarreko saio batean izateko aukera izango dute (Lok Sabha eta Raja Sabha). Bertan, Presidentearekin izango dute elkarrizketa.

Beste ekintzen artean, Rajastán eta Karnataka estatuak ezagutuko dituzte, eta bertako Presidenteekin bilduko dira.
Ezagutu Gure Senatariak