Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/23

Salamancako Artxiboaren inguruko gatazka desblokeatzeko EAJk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Senatuko Kultura Komisioak

Javier Maqueda, EAJk Senatuan duen Kultura saileko bozeramalea, legebiltzar talde guztien babesa jasotzen saiatuko da datorren asteartean ospatuko den saioan. Mozioak dioen moduan, helburu nagusia Zapateroren exekutiboari “Salamancan dauden dokumentuen inguruko arazoari irtenbide bat emateko Eusko Jaurlaritzarekin elkarrizketak hastea” da.

rss Ezagutzera eman
Salamancako Artxiboaren inguruko gatazka desblokeatzeko EAJk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du Senatuko Kultura Komisioak

ARGAZKIA JAITSI


Ekimen honek dioenez, “elkarrizketak hilabete baten buruan hasiko dira, eta ebazpen edo soluzioa urte batean hitzartuko da”.

Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak ezezik, Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak ere hainbat eskakizun egin dituzte Gerra Zibileko dokumentuak Euskadira buelta daitezen. Haatik, oraindik ez da helburua lortu.

ORDUA eta EGUNA: otsailaren 27, asteartea, 10:00
TOKIA: Senatua
Ezagutu Gure Senatariak