Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/27

EAJk Salamancako Agiritegian dauden dokumentuak bueltatzeko Lege Proposamena aurkeztuko du

Javier Maqueda, EAJko senataria, bai PPk eta baita PSOEk ere gaur goizean EAJk aurkeztu duen mozioari ezetz esateagatik kexatu da; ekimen honek “Salamancan dauden dokumentuen inguruko arazoari irtenbide bat emateko Eusko Jaurlaritzarekin elkarrizketak hastea” eskatzen zion Exekutiboari.

rss Ezagutzera eman
EAJk  Salamancako Agiritegian dauden dokumentuak bueltatzeko Lege Proposamena aurkeztuko du

ARGAZKIA JAITSI

Goi Ganbarako Kultura Komisioak gaur goizean Salamancako Agiritegiko dokumentuen arazoaren inguruko mozioa eztabaidatu du.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak Senatuko EAJko taldeak azken legealdian eginiko lana laburbildu du; galderak, mozioak…Honen harira, Gobernu sozialistaren interes eza nabarmendu du. Maquedaren hitzetan, Carmen Calvo Kultura sailburuak behin eta berriro luzatu du Euskal instituzioekin hitz egiteko aurreikusitako bilera.

Alderdi Popularrak, Juan Van-Halen bozeramalearen eskutik, ezezkoa esan du berriro ere mozio honen aurrean. Aitzitik, senatari jeltzaleak pasaden ekainaren 15ean Fernández – Delgado Cerdá PPko senatariak esandakoa gogorarazi nahi izan dio; honen arabera autonomia erkidegoek eskatutako ondareak beren lurraldetara eramateko iniziatiba ororen alde egingo zuten. “Diskriminazio mota hau ez dugu ulertzen” gaineratu du senatariak.


Mozioa atzera botatzearen ondorioz, Kultura sailean EAJk duen bozerameleak Lege Proposamena aurkeztuko duela baietsi du; “katalanek egin zuten moduan”. “Helburu nagusia elkarrizketa prozesua irekitzea litzateke, eskatzen duen orori dokumentuak bueltatu, edo Agiritegia berriro bateratzeko”.

Ezagutu Gure Senatariak