Prentsa Aretoa
2007/03/06
Mugikorren erabiltzaileen eskubideak bermatzen dituen mozioa onartu du Senatuak EAJren ekimenez
Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, telefono mugikorren tarifen igoerarekin erlazionatutako mozioa aurkeztu du Goi Ganberan. Ordezkari jeltzalearen hitzetan, “kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko legea prezioen igoerarekin denboran bat etortzea benetan tamalgarria da”. PSOEk eta PPk hasierako testuan aldaketa batzuk egin dituzte ekimena hobetzeko asmoz.
Gaur arratsaldean hasi den Goi Ganbarako osoko bilkuran, Senadore Jeltzaleek mozio bat aurkeztu dute azken asteotan mugikorren tarifen igoerarekin erlazionatuta.
Ekimena Xabier Albistur, EAJko Industria saileko bozeramaleak defendatu du, eta Exekutiboaren inhibizioa gogorki salatu du; “kontsumitzaileen eskubideak bermatzeko legea prezioen igoerarekin denboran bat etortzea benetan tamalgarria da”.
Egoera honen aurrean, senatariak talde guztiek babestu duten ekimena aurkeztu du; honi esker, telekomunikazioen merkatuko benetako konpetentzia bermatzeko akordioa lortu da; era berean, organismo ezberdinen esku hartzea ere lortu da, konkurrentzia askea egon dadin, izan ere, badirudi hitzartutako praktikak egon direla.
Bukatzeko, “Legearen betetze zehatza eskatuko zaio mugikorren konpainia ezberdinei”.
Albistur seantaria oso pozik azaldu da onartutako mozioarekin, eta “Gobernuak akordioa lehen bait lehen bete dezan” eskatu du.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19