Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/14

Maqueda kezkati azaldu da eskoletan ematen den biolentzia kasuen gorakadaren aurrean

Arartekoarekin Erlazionatzeko Komisio Mixtoko EAJko bozeramaleak, Javier Maquedak, bere “kezka eta ardura” azaldu ditu kasu hauen gorakadaren aurrean eta egoera honekin amaitzeko neurriak hartzea ezinbestekoa dela adierazi du.

rss Ezagutzera eman
Maqueda kezkati azaldu da eskoletan ematen den biolentzia kasuen gorakadaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Komisioko Mahaikide nahiz bozeramaleak gaur goizean bildu dira Kongresuan eskolako biolentzia kasuen inguruko informea aztertzeko asmoz.

Komisioko EAJko bozeramaleak, Javier Maquedak, irtenbideak bilatzeko garaia dela esan du; aitzitik, argi utzi nahi izan du arazoa ez dela ikasleetara mugatzen, eta irakaslegoak ere egoera pairatzen duela baietsi du.

Era berean, senatari jeltzaleak solidaritate eta elkartasuna adierazi die egoera jasaten duten guztiei, eta eragile sozial nahiz instituzionalei arazoarekin amaitzeko lan egin dezaten eskatu die.

Gogora dezagun azaroaren 20an, Senatuko Hezkuntza Komisioan gai hau jorratzeko Ponentzia osatu zuela; bertan Javier Maqueda dago ordezkari moduan.


Ezagutu Gure Senatariak