Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/21

Moratinosek zigor kasuetarako Espainia eta Filipinasen arteko Hitzarmena maiatzean sinatu eta abendua baina lehenago berretsiko dela ziurtatu du

Víctor Bravok, EAJko senatariak, sinadura honekin Kanpo arazoetako Ministerioak bi herrialdeen arteko lankidetza areagotzeko egindako lan ezinhobea burutzeko formula dela baietsi du, Paco Larrañagaren kasuari erreferentzia argia eginez.

rss Ezagutzera eman
Moratinosek zigor kasuetarako Espainia eta Filipinasen arteko Hitzarmena maiatzean sinatu eta abendua baina lehenago berretsiko dela ziurtatu du

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Víctor Bravok, Miguel Ángel Moratinos Ministroari Espainiak eta Filipinek zigor kasuetarako firmatu gabe daukaten hitzarmenaren inguruan galdetu dio.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak sinadura hau 2006ko azarorako aurreikusita zegoela baietsi du; aitzitik, ez zen horrela gertatu, eta ondorio larriak ekarri ditu, "merezi gabe sufritzen ari den jendearen egoera arrazoirik gabe luzatzea adibidez", Paco Larrañagaren kasua aipatuz. 

Moratinosen erantzuna argia izan da zentzu honetan; maiatzean Hitzarmenaren sinadura eta abendua baina lehenago, Gloria Macapagalen bisita dela eta, Hitzarmenaren berrespena izango da.

Gainera, Bravok Moratinos sailburuari Hitzarmen hau bi herrialdeentzat onuragarria izango dela baietsi du; "Filipinak Espainiarentzat Asian sartzeko ate izan daiteke, eta Espainia, Filipinentzat Europan sartzeko ate".
Ezagutu Gure Senatariak