Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/28

Maqueda:"Babcock eta sindikatuen arteko bitartekaritza lana amaitutzat emanez, SEPI ez da zuzen jokatzen ari"

Javier Maquedak, EAJko senatiariak, gogorki kritikatu ditu SEPIk eginiko azken adierazpenak; erakunde publikoak esan duenez, "Babcocken eta sindikatuen arteko bitartekaritza lana amaitutzat" emango du.

rss Ezagutzera eman
Maqueda:

ARGAZKIA JAITSI

Ekonomia Sailean EAJk duen bozeramaleak, Javier Maquedak, diseinatutako Industria Plana datorren urtean amaitzen dela baietsi du, "ez 2007ko urtarrilaren 30ean, SEPIk esaten duen moduan". "Ondorioz, Martínez Roblesek zuzentzen duen erakundeak ezin du bere lana amaitutzat eman, axolagabekeria ekintza baita", gaineratu du Maquedak.

Hori guztia dela eta, Maquedak pribatizazio prozesua aurrera eramateko Gobernuari bere erantzukizunak bete ditzan exijitu dio; "ezin ahantz dezakegu honen guztiaren atzean izugarri sufritzen ari den familia ugari dagoela" gehituz.
Ezagutu Gure Senatariak