Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/30

Albistur: "Latinoamerikan gizarte eta politikarien arteko dibortzioa nabarmena da"

Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, mendebaldeko demokraziek "Latinoamerikako herrialdeen integrazio eta demokratizazio prozesuan parte har dezaten" eskatu zuen; hori guztia, "kooperazio politiko eta instituzioalaren bitartez".

rss Ezagutzera eman
Albistur:

ARGAZKIA JAITSI

Ordezkari jeltzaleak Madrilgo Casa Américak antolatutako mahai inguruan hartu zuen parte atzo. Bere hitzaldian, Xabier Albisturrek "Europan ez bezala, latinoamerikarrek sentsibilitate demokratiko handiagoa dute, eta politikan parte hartzeko gogo gehiago ere" esan zuen; "ondorioz, abstentzioa ere baxuagoa da". Bere aburuz, "hiritarrek politikariek gizartea aldatuko dutela uste dute, baina ez da horrela izaten". Hori dela eta, "politikarien eta hiritarren arteko banaketa gero eta nabarmenagoa dela" baietsi dezakegu", esan zuen Albisturrek.

Gainera, azkenaldian gertatutako botere aldaketei buruz hitz egin zuen; "aldaketa hauek ez dute gizartea modernizatu, eta erregimen zaharrarekiko ez dago aldaketa handirik; ez dago instituzio modernorik, fiskalitatea ez da nahikoa, kapitala ere atzerrira joaten da, eta ez dago politika ekonomikorik".
Ezagutu Gure Senatariak