Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/04/18

Irrati amateurrek bizi duten ziurgabetasun egoerarekin amaitzeko eskatu du Albisturrek

Senatari jeltzaleak babes zibilean paper horren garrantzitsua jokatzen duen kolektibo honek jasan behar dituen oztopoak salatu ditu.

rss Ezagutzera eman
Irrati amateurrek bizi duten ziurgabetasun egoerarekin amaitzeko eskatu du Albisturrek

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Senatuan hasi den kontrol saioan, Xabier Albisturrek, EAJko senatariak, Barne Saileko Ministroari irrati amateurren egoeraren inguruan galdetu dio.

Bere mintzaldian, Albistur senatariak kolektibo hau Administrazioaren aldetik erabat marjinatuta dagoela baietsi du. Albisturren hitzetan, "beraien lana oso zaila bilakatzen da autoritateek jarritako oztopoak direla eta".

Hori dela eta, senatari jeltzaleak ziurgabetasun eta zalantza egoera honekin amaitzeko eskatu dio Ministroari.
Ezagutu Gure Senatariak