Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/04/19

Maquedak Gobernuari Guernica koadro Bilbora eramateko aukerak aztertzeko Komite bat eratzeko eskatu dio

Javier Maqueda, EAJko senatariak, pasaden urtean Goi Ganbaran onartutako mozioa betetzeko eskatu dio. Ekimen honek zioenez, "koadroaren lekualdaketak eta ondorengo kontserbazioak izango lituzkeen ondorioak aztertzeko gestioak egitea" eskatzen zuen. Era beran, "lekualdaketak betiere San Fernando Akademiaren oniritzia" izan behar zuen.

rss Ezagutzera eman
Maquedak Gobernuari Guernica koadro Bilbora eramateko aukerak aztertzeko Komite bat eratzeko eskatu dio

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Kultura sailak gaur goizean Juan Ignacio Vidarteren agerraldia jaso du, Guggenheimeko zuzendariarena alegia. Vidartek Guernica koadroaren inguruan hitz egind u.

Javier Maqueda senatariak berriro ere EAJren desioa adierazi du; Guernica koadroa denboraldi batez Bilbon egotea alegia. Bere hitzetan, "ezinbestekoa da Reina Sofía-Guggenheim arteko bilera egitea". Era berean, nazioarteko adituek egoera azter dezaten eskatu du.

Amaitzeko, argi eta garbi utzi nahi izan du informe hauek lekualdaketaren kontra azalduko balira, eskaera bertan behera utziko luketela, "helburu nagusia koadroa Bilbon ahalik eta hoberen egotea baita".
Ezagutu Gure Senatariak