Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/04/25

Zubiak Itun Ekonomikoa babesteko lege mekanismoen aldaketa eskatu dio Gobernuari

Joseba Zubia, EAJk Senatuan duen bozeramaleak, Gobernuari "konpromezua eta borondatea" eskatu dio Itun Ekonomikoaren aurkako inpugnazioek eragindako ziurgabetasun juridiko eta baldintzapen ezberdinei aurre egiteko.

rss Ezagutzera eman
Zubiak Itun Ekonomikoa babesteko lege mekanismoen aldaketa eskatu dio Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Joseba Zubiak, EAJko bozeramaleak, Rodríguez Zapatero Presidenteari Itun Ekonomikoa babesteko Exekutiboak hartuko dituen legezko neurriak azaltzeko eskatu dio.


Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak duela hamalau hilabete gai berari buruz galdetu ziola gogorarazi dio; "Itunak jasaten zituen judizializazio prozesuak gelditzeko asmoz". Orduan Rodríguez Zapaterok bere borondatea adierazi arren, ondorengo ekintzek kontrakoa erakutsi dute; hala ikusi dugu bai Botere Judizialaren eta Auzitegi Konstituzionala aldatzeko Lege Proiektuen tramitazioan, ez baitzaio Itunari inolako aipamenik egin. Zentzu honetan, EAJko senatariak "Gobernuaren konpromezu eza" ezezik, "iruzurra" egin diotela esan du.


Hori dela eta, Zubiak "konpromezu eta borondatea" eskatu dizkio Exekutiboari "inpugnazioekin amaitu eta zalantza eta ziurgabetasun egoera honekin amaitzeko". Era berean, lege erreforma egin dezatela ere eskatu du, Itun Ekonomikoa interes politikoetatik at egon dadin.

Rodríguez Zapaterok, bere mintzaldian, "EAJrekin akordio batera iristeko desioa" eman du aditzera.
Ezagutu Gure Senatariak