Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/04/25

Victor Bravo: “ EAJk Lurzoruaren Legeak espekulazioaren aurkako herramintak edukitzea lortu du Senatuan”

Etxebizitza Komisioan EAJk duen bozeramaleak, Victor Bravok, Lege Proiektu hau Senatutik igaro ondoren "nabarmenki hobetu" dela baietsi du.

rss Ezagutzera eman
Victor Bravo: “ EAJk Lurzoruaren Legeak espekulazioaren aurkako herramintak edukitzea lortu du Senatuan”

ARGAZKIA JAITSI

Egindako aldaketen artean, EAJk sartutako emendakinak aipatu ditu; "Lege Proiektuaren 35 eta 36 artikuluek (EAJren emendakina 36.artikuluan sartu da) lurzoru eskubidearen inguruko erregulazioa asko hobetzen dute; honek espekulazioa ekidingo du; ez du inbertsio publiko handiegirik eskatzen eta ez du lurzoruaren kargarik eragingo, guztia Estatuaren eta eroslearen arteko negoziazioa izango baita; Estatuak epe baterako salduko dio erosleari etxe babestua, eta honek, saldu nahi izanez gero, IPCa soilik igotzeko aukera du, eta salmenta betiere, Administrazioari egingo zaio".


Hori guztia dela eta, senatari jeltzaleak Ministeritzari formula ezagutarazteko eskatu dio, eta baita, nola ez, praktikan jartzeko.
Ezagutu Gure Senatariak