Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/04/25

Etxegoyenek saharauiarrek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa salatu du

Gaur goizean Goi Ganbaran ospatu den kontrol saioan, Elena Etxegoyen, EAJko senatariak Gobernuari Saharak jasaten duen okupazio ilegalari buruz galdetu dio.

rss Ezagutzera eman
Bere mintzaldian, saharauiarrek bizi duten egoera tamalgarriari buruz hitz egin du, eta askatasun faltaz gain, giza eskubideen urraketa gaitzetsi nahi izan du. Era berean, Sahara bitan zatitzen duen Harresia ere aipatu du; "3000 km neurtzen duen harresia, munduko handiena, baina ezezagunena". Halaber, Marokok minak debekatzen dituen Ottawako Ituna ez sinatzea kritikatu du; zentzu honetan, Saharan 10 milioi daudela adierazi du, "20 mina saharauiar bakoitzeko hain zuzen".


Amaitzeko, Europako Batasunak eta Marokok sinatutako arrantza akordiotik ondorioztatutako irabazi ekonomikoak Saharako Herriari emateko eskatu du, "Saharako urak ez baitira Marokoren jabetza".


Hori guztia dela eta, "Gobernuak ezikusi egin ez dezan" eskatu du; era berean"erreferenduma aurrera eramateko" exijitu du, "ez baitago ez giza indar, ez Gobernu eta gobernatzailerik herri baten aberri helburuak eragotziko dituena".
Ezagutu Gure Senatariak