Prentsa Aretoa
2007/05/28
Maqueda: “Euskadik bai kultura eta baita historia nahikoa ditu bere kirol selekzioek nazioarteko txapelketetan jokatzeko”
Javier Maquedak, EAJko senataria Jaime Lissavetzeky Estatuko Kirol Idazkari Nagusiari "Estatuko nazio ezberdinen identitatea errespetatzea eskatu dio". Era berean, 10/1990 Kirol Legearen aldaketa exijitu dio, bai Konstituzioa eta baita Estatutuaren kontra baitoa.
Goi Ganbarako Hezkuntza Komisioak gaur arratsaldean selekzio autonomikoen gaia jorratu du Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak Jaime Lissavetzky, Estatuko Kirol gaietako Idazkari Nagusiaren agerraldia eskatu ondoren. Arrazoi nagusia Eusko Legebiltzarrak gai honi buruzko ekimena onartzea izan zen; ekimen honek Gorteek Kirol Legea aldatzea ahalbideratuko da.
Bere mintzaldian, Maqueda senatariak Gobernuak zein jarrera izango duen galdetu dio Lissavetzky jaunari. Honek, aitzitik, ez du gauza handirik esan nahi izan, eta, ondorioz, Maquedak Kirol Legea aldatzea eskatu dio, hainbat kasutan Konstituzioaren beraren aurka baitoa. Era berean, terminoak ez nahasteko ere eskatu dio, "selekzioek ez baitute Estatua ordezkatzen, Federazioa baizik, eta azken hau entitate pribatua da, ondorioz, ez dago Gobernuaren menpe".
Lissavetzkyk, ahatik, ez du gaiari buruz gauza handirik esan nahi izan; ondorioz, Maquedak Kirolaren Legearen inguruan hainbat erreferentzia egin nahi izan ditu, Konstituzioa eta Estatutuaren kontrako artikuluak dituela esanaz.
Era berean, senatariak selekzioek ez dutela Estatua ordezkatzen esan du, Federazioa baizik, eta hau, entitate pribatua da.
Amaitzeko senatari jeltzaleak nazioarteko konpetiziotan parte hartzeak bai gazte eta kirolariekiko onura eta ilusio handia ekar dezakela azpimarratu du.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19