Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/05/31

Maqueda: “Liburuaren Legeak ez ditu Autonomia Erkidegoen eskumenak errespetatzen”

  EAJko Kultura Komisioko bozeramaleak, Javier Maquedak, gaur goizean "Liburuaren Legeari" EAJk aurkezturiko emendakina defendatu du. Senatari jeltzalearen hitzetan, "Legea zuzena izan arren, Autonomia Erkidegoen eskumenak ez ditu errespetatzen".

rss Ezagutzera eman
Maqueda: “Liburuaren Legeak ez ditu Autonomia Erkidegoen eskumenak errespetatzen”

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Kultura Komisioak gaur goizean "Liburuaren Legea" eztabaidatu du. Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak, Javier Maqueda bozeramalearen bitartez, Autonomia Erkidegoen eskubideen aldeko defentsa eskatzen zuen emendakina azaldu du.

Bere mintzaldian, senatariak Legea "zuzena" dela esan du, eta gainera, Kongresuan kontsentsua lortu zela baietsi du. Ahatik, oraindik ere "Autonomia Erkidegoen eskumenak zapaltzen dituela" salatu du.

Hori dela eta, Senatuan datorren astean ospatuko den Osoko Bilkuran defendatuko du berriro ere emendakina Maqueda senatariak.
Ezagutu Gure Senatariak