Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/06/06

Hainbat artikuluetan guztiz ados ez egon arren, EAJk “Liburuaren Lege Proiektua” onartu du

Javier Maquedak EAJko senatariak esan duenez, "Lege honek ez du inor guztiz pozten, baina aurreko egoera nabarmenki hobetzen du". Era berean, "beste lege askorekin gertatzen den moduan, testu honek ez ditu Erkidegoen eskumenak errespetatzen".

rss Ezagutzera eman
Hainbat artikuluetan guztiz ados ez egon arren, EAJk “Liburuaren Lege Proiektua” onartu du

ARGAZKIA JAITSI


Senatuko Osoko Bilkurak "Liburuaren Lege Proiektua" eztabaidatu du; bertan, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak Autonomia Erkidegoen eskumenen aldeko emendakina defendatu du Javier Maqueda bozeramalearen eskutik. Bere ustez, testuak ez ditu Autonomia Erkidegoen eskumenak errespetatzen kultura eta liburutegien kudeaketari dagokionez. Gainera, hizkuntza koofizialak ere gutxiesten dituela azpimarratu du.

"Lege honek inor pozten ez duela" eta "azkarregi egin dela" baietsi arren, Kongresuan EAJri lau emendakin onartu zitzaizkiola gogorarazi nahi izan du Maquedak; ondorioz, Legearen alde bozkatuko dutela adierazi du.
Ezagutu Gure Senatariak