Prentsa Aretoa
2007/06/14
Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak ekimenez betetako azken osoko bilkura ospatuko du datorren astean
Otsaila eta Ekaina bitarteko saio denboraldia datorren astean amaituko da Goi Ganbaran. Horrela, EAJko senatariek asteartean hasi eta ostegunean amaitukodiren lan saio luze eta gogorrak izango dituzte; azpimarragarriena, bertan eztabaidatuko diren zazpi Lege Proiektuak.
Lege ekimenak
Alde batetik, kirolak pairatzen duen xenofobia, arrazakeria eta indarkeriaren aurkako legea defendatuko du Javier Maquedak. Taldeko bozeramaleak, bestalde, Aldedi Politikoek finantziazioa erregulatzeko lege proposamenaren aurrean EAJk pentsatzen duena plazaratuko du. Era berean, Ramon Azurzak, Lan Saileko bi Lege Proiektu defendatuko ditu, Javier Maquedak Ekonomia gaiekin egingo duen bezalaxe. Amaitzeko, Iñaki Anasagasti senatari bizkaitarrak Zigor Kode Militarrarekin zerikusia duen Legearen eztabaidan hartuko du parte.
Gobernuari kontrol saioa
Kontrol saioa, beti bezala, asteazken goizean hasiko da Exekutiboari hiru galdera eginez; lehenengo, Xabier Albisturrek Medgas gasbidearen inguruan egingo du; bigarrena, Elena Etxegoyen izango da, Gobernu eta Administrazio Lokalaren Oinarrizko Legeari buruz. Eta, azkenik, Iñaki Anasagastik azken osoko bilkuran atzeratutako galdera egingo du; Radio Caracas Televisiónen itxierari buruz alegia.
Honetaz gain, Osoko Bilkuran Gobernuaren Ekonomia Bulegoa arakatzeko Ikerketa Komisioa eratzeko Alderdi Popularrak eginiko proposamena eztabaidatuko da; bertan, Javier Maquedak EAJren jarrera azalduko du.
Nahiz eta komisioek Ekaineko azken astean lanean jarraitu, osoko bilkurak ez dira irailerarte hasiko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19