Prentsa Aretoa
2007/06/19
Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak kiroleko indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako Lege Proiektuaren kontra bozkatu du
Javier Maqueda, EAJko senatariak bere desadostasuna adierazi du Lege Proiektu honen aurrean, "Autonomia Erkidegoen eskumenak errespetatzen ez dituelako berriro ere"; era berean, "Proiektua azkar, erreflexiorik gabe eta bi alderdi handien paktuarekin tramitatu" dela baietsi du.
Goi Ganbarako osoko bilkurak gaur goizean Kiroleko indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako Lege Proiektua onartu du.Javier Maqueda, EAJk Senatuan Hezkuntza sailean duen bozeramaleak, argi hitz egin du testuaren inguruan: "azkarregi, erreflexiorik gabe eta aldez aurretik bi alderdi handien paktuarekin onartu da, ondorioz, ez dugu bere alde bozkatuko".
Bere mintzaldian, senatariak EAJk aurkeztutako bi emendakin taldeen azalpena egin du; alde batetik emendakin teknikoak, eta bestetik, eskumen arazoak sor zitzaketen artikuluen ingurukoak. Bere hitzetan, "ulertzekoa da azken hauen inguruan inolako akordiorik lortu ez izana, baina ez lehenengo multzoko emendakinetan".
Azkenik, Maquedak gogorki kritikatu du Legea Senatuan osatu zen Komisio bereziko ondorioak jasotzen ez dituelako. Gogora dezagun, Komisio horrek duela bi aste argitaratu zituela bere ondorioak eta aho batez onartu zirela, eta bertan, Lege honek jorratzen dituen arlo berberak lantzen direla. Aitzitik, Maquedak esandakoaren arabera, "Legeak ez ditu Informeak egindako ondorioak jasotzen".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19