Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/06/19

EAJ giltzarri Aurrekontuen Egonkortasunerako Lege Proiektuaren onarpenean

Xabier Albisturrek, EAJko senatariak esandakoaren arabera, Gobernuak emandako datuak "zuzenak" izan arren, "inbertsio publikoa areagotzeaz gain, ezinbestekoa zientzia eta teknologia arloetako aurrekontuak gehitzea, egoera ekonomiko positiboa mantendu nahi bada behintzat".

rss Ezagutzera eman

Senatuko Osoko bilkurak gaur goizean Aurrekontuen Egonkortasunerako Lege Proiektua onartu du 2008 urterako. Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak, Xabier Albistur bozeramale izanik, proiektuaren alde bozkatu du, eta aipatzekoa da Taldearen zazpi bozal giltzarri izan direla testuaren onarpenerako.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak "datuak zuzenak direla" esan arren, "gastu publikoa areagotzeaz gain",  teknologia eta zientzian gehiago inbertitzea eskatu dio Solbes ministroari. Gainera, Alderdi Popularrarekin dituen hika-mikak alde batera uzteaz gain, gai honetan bere Gobernu kideen menpe ez egoteko eskatu du Albisturrek.
Albisturrek, era berean, Kupoaren arazoari irtenbidea eman diezaion eskatu dio Solbes Ekonomia sailburuari, "momentu hauetan desegonkortasun juridikoaz gain, kopuruaren inguruan ere adostasuna lortu behar baita".
Ezagutu Gure Senatariak